Gaur bukatuko da Zarauzko udako TAO zerbitzua

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 30a

Urte amaiera bitartean egoiliarren eta errotazio handiko guneak egongo dira funtzionamenduan.

Gaur, irailaren 30ean, bukatuko da udako TAO Zarautzen, eta abenduaren 31 bitartean, herri osoko egoiliarren eta errotazio handiko guneak soilik egongo dira funtzionamendua. Gune urdinetan libre izango da aparkatzea, eta bineta dutenek beren zonatik kanpoko egoiliarren eremuetan ordubete doan aparkatzeko aukera izaten jarraituko dute. Zarauzko Udala aparkaleku sistemaren ordenantza ari da lantzen. Udal Gobernuak berak egindako eta parte-hartze prozesuan herritarrek proposatutako hobekuntzak ari dira aztertzen, eta urtarriletik aurrera aldaketa berriak martxan izatea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide