Mario Onaindiaren oroimenezko jardunaldiak, Zazpi kultur aretoan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Ostiralean hitzaldia eskainiko du Jose Alvarez Juncok, eta larunbatean, Mario Onaindia Saria jasoko du Juan Pablo Fusik.

Juan Pablo Fusi historialari donostiarra. Mario Onaindiaren oroimenezko jardunaldiaren barruan, Jose Alvarez Junco katedradunak Gizarte zientziak nazioen eta nazionalismoen aurrean hitzaldia emango du bihar, irailaren 30ean, 19:30ean, Zazpi kultur aretoan. Bihar, urriaren 1ean, 13:00etan, Mario Onaindia Saria emango diote Juan Pablo Fusi historialari donostiarrari. Ekitaldian Luis Castells katedradunak hitz egingo du, eta Aldeta musika taldeak ere hartuko du parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide