Sinistu zuen, sinistu...

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 29a

Imanol Urbieta musikagile eta irakaslea hil zen atzo, haur kantugintzan eta pedagogian aitzindaria. Bihar izango da haren hileta elizkizuna Frantziskotarren elizan, 19:30ean.

(Zarauzko Hitza) Ran Rober Ran, Mac Mikel, Alaken, Txoria nintzela, Bakarrik eta libre, Jon Braun,?Astoa ikusi nuen, Behin betiko... Euskarazko haur kantu baten atzean norbait baldin badago, hori Imanol Urbieta da. Asteazken eguerdian hil zen musikari, konpositore, pedagogogo eta irakasle zarauztarra, 82 urte zituela. Osasun arazoak medio, apaltzen joan da azken urteetan, eta gutxi izan dira azkenaldian egin zituen agerraldiak. Hala ere, ez dio lan egiteari utzi, hori izan baita bere pasioa eta bizitzeko modu. Bera itzali baldin bada ere, bere doinuek ozen jarraitzen dute guztien belarrietan zein mihietan. "Ametsik indartsuenetako bat herriko beharrei erantzutea zen. Olentzero zela, antzerkiak zirela... Musikaz arduratuko zen norbait behar izaten zen beti. Lan haietan jarduten genuen kuadrillan; batzuek antzerkilari, besteak dantzan, eta ni musikan". Modu horretan ekin ziola  azaldu zion Urbietak Urola Kostako Hitzari, 2007an eginiko elkarrizketan. Irrintzi eta Euskaltzaleak kultur taldeetako garaiaz ari zen, euskalgintza oinarri harturik. Gerora, Oleskariak zortzikoteko eta Naya musika taldeko kidea izan zen. Baina, batik bat, bere bizitza osoa haurrekin lanean egin zuen, haientzako kanta eta materiala sortzen eta zabaltzen. 1959an Zarauzko Modelo aretoan haur kantarien lehen agerpena antolatu zuen, eta berea da umeentzako euskaraz eginiko lehen disko, Haur kantariak izenekoa, 1967an argitartu zena. Ikusi albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide