Ostiralean izango da Imanol Urbietaren aldeko hileta elizkizuna, 19:30ean

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 28a

San Joan bataiatzailearen elizan izango da. Hilbeila Zarauzko tanatorioan dago, gaur 18:00etatik 21:00etara eta bihar 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Imanol Urbieta bere omenez egin zuten omenaldian. (Zarauzko Hitza) Gaur hil da Imanol Urbieta musikari, konpositore, pedagogogo, idazle eta Zarauzko Abesbatzako zuzendaria izandakoa. Harek egindako lana ezaguna eta aitortua izan da Euskal Herri osoan zehar, eta erreakzio pila bat izan ditu bere heriotzak. Etzi, ostirala, izango da bere aldeko hileta elizkizuna Zarauzko San Joan bataiatzailearen elizan, 19:30ean. Hilbeila, berriz, Zarauzko tanatorioan egongo da, gaur 18:00etatik 21:00etara eta bihar 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide