Txiki eta Otaegi gogoratuko dituzte, haien hilketaren 41. urteurrenean

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 27a, 10:58

Zarautzen, urtero legez, hilerrian egingo dute ekitaldia gaur, irailaren 27an, 12:00etatik aurrera. Ordu berean elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko ikasleek, Sanjuandegiko biribilgunean.

Cerdanyola del Valleseko ekitaldiaren irudia. (Zarauzko Hitza) Gaur 41 urte dira Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetar eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak eta FRAPeko beste hiru kide –Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz– hil zituztela. Txiki Cerdanyola del Valleseko (Katalunia) Can Catà basoan fusilatu zuten, eta haren oroimenez, Cerdanyolako udaletxetik baso horretara martxa egin zuten igandean. Ondoren, ekitaldia ein zuten.Bertan parte hartu zuten CUPeko diputatu ohi David Fernandezek, CUPeko diputatu Mireia Boyak, Cerdanyolaseko alkate Carles Escolàk eta Txikiren anaia Diego Paredes Manotek. Fusilatu zuten zuhaitzaren aurrean loreak, bere argazkia, Estelada bat eta harrizko oroigarri bat jarri zituzten. Horrez gain, Àlvar Vallsek 1975ean Txikiren amaren omenez idatzitako poema irakurri zuten.
Zarautzen, urtero legez, hilerrian egingo dute ekitaldia gaur, irailaren 27an, 12:00etatik aurrera. Ordu berean elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko ikasleek, Sanjuandegiko biribilgunean. Bestalde, Txiki eta Otaegi omentzeko ekitaldia antolatu dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, urriaren 1ean, larunbatean. Zutik dirauen herria lelopean egingo dute omenaldia, 18:00etan hasita. Urte askoan aitortzarik gabe egon ziren Otaegi eta Txiki, baina Eusko Jaurlaritzak 2012an onartu zituen biktimatzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide