Mikel Lopetegi 'Urra' erdian, txapoelarekin; haren ondoan, Jon Gisasola eta Aritz Etxeberria. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Laugarren txapela lortzeaz haratago, Mikel Lopetegi
Urra zarauztarrak Kintopeko marka ontzea lortu zuen larunbatean, Basque Label Fest jaialdiaren barruan antolatutako 21 urtez azpiko harri jasotze txapelketan. Ordura arteko marka 59 altxaldikoa zen maila horretan, hiru harri-jasotzaileek lorturikoa: Iñaki Oliden oriotarrak, Beñat Telleria lasartearrak eta Urrak berak.
"Azken bi urteetan 59n berdindu nuen marka, baina aurtengorako banuen arantza bat: marka hori ondu beharra neukan. Eta lortu dut, eta alde horretatik oso gustura nago", aitortu zuen txapelketa amaitu berritan. Zehazki, 62 altxaldi egin zituen.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.