Basozabal taldeak irabazi du Kluben Arteko Espainiako Golf Txapelketa

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 26a

Joan den ostegunetik igandera arte, 16 talde aritu dira lehian Zarauzko golfean.

Basozabal taldeko jokalariak garaikurrekin. (Rfegolf) Donostiako taldeak erdietsi zuen garaipena, atzoko finalean Madrilgo Campo Villa 2,5-0,5 mendean hartu ondoren. Madrilgo La Herreria sailkatu zen hirugarren postuan, iazko garaile Asturiasko Castiellori irabazita. Zarauzko taldeak ezin izan zituen final-laurdenak gainditu. Lehiari bide onetik ekin bazion ere, Basozabal banakako probetan nagusitu zitzaion. Azkenean, etxeko taldeak 7. postuan bukatu zuen txapelketa. Hona hemen Donostiako taldearekin jokatu zuten golflariak: Guillermo Retana, Borja Marti, Xabier Gorozpe eta Javier Erviti, Aitor Gorriti kapitainaren gidaritzapean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide