Jesus Arana: "EAJk lortutako emaitza ezin hobea da"

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 26a

EAJ izan da lehenbiziko indarra Zarautzen Eusko Legebiltzarreko bozetan.

Gizonezko bat, Zarauzko Sanz Enean botoa ematen. (Urola Kostako Hitza) Zarauzko EAJko presidente Joakin Landa “oso harro” dago Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan alderdi jeltzaleak izandako emaitzarekin. “Hainbat urtean baxu samar ibili gara, baina urtetik urtera, hauteskundetik hauteskundera botoak irabaziz goaz, eta oraingoa 30 urtean izandako emaitza onena da”. 1986tik, alderdi jeltzalea eta EA banatu zirenetik, Zarautzen izandako emaitza onena, hain zuzen ere. Parte hartzea Zarautzen %2,6 jaitsi bada ere, EAJk duela lau urte baino 128 boto gehiago eskuratu ditu, 4.888 boto guztira, botoen %42,02a, zehazki. Jesus Arana Zarauzko EAJ udal taldeko bozeramaileak gogoratu du Zarauzko bigarren indarrak, EH Bilduk botoen %30,26a lortu duela, 3.520 boto, zehazki. “Emaitza ezin hobea izan da, beraz”. Duela lau urte, Eusko Legebiltzarreko bozetan 4.760 zarauztarrek bozkatu zuten EAJ, eta 2015eko maiatzaren 15eko udal hauteskundeetan, berriz, 4.813 herritarrek. “Gure alderdia igotzen ari da, herritarrak poliki-poliki guregana gerturatzen ari dira eta hori ikaragarria da herri mailan”, dio Landak. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide