Gaurko aurkezpena. (Zarauzko Hitza)
EAJko udal taldeak "azken urteetan landutako proiektu garrantzitsua" aurkeztu berri du, Mugikortasun Astearen barruan: tren geltoki berriaren egitasmoa. Xabier Txurruka alkateak aurreratu du "hirigintza aldetik iraultza" ekarriko duela, "herriko hegoaldea eta iparra lotuko baititu".
Santa Klarako pasabidea lizitatzera doaz, komentu pareko obrak martxan daude eta Euskal Trenbide Sareak Azken Portu Goiko igogailua baimendu du. Horri lotuta eman nahi izan dute egitasmo urbanistiko horren berri. "Proiektu honen xedea egungo geltokia bota eta berria egitea da", zehaztu du Txurrukak. Izan ere, egungo eraikinak gabeziak ditu, haren arabera: "Batetik, Bilbora doan trena hartzeko trenbidea gurutzatu beharra dago. Bestetik, irisgarritasun aldetik bere zerbitzua ematen duen arren, zer hobetua baduela pentsatzen dugu, batez ere, hegoaldearekin lotura lortze aldera".
Irakurri albiste osoa
Zarauzko hitzaren webgunean.