Zarauzko hondartza, abuztuan. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
40.000 lagunek bisitatu dute Zarauzko Turismo bulegoa eta malekoiko informazio etxola uda sasoian, iaz baino %6,58 gehiago: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 37.000 bisitari inguru gerturatu dira, eta iraileko lehen bi asteetan 3.000tik gora. Turismo zinegotzi Ixidor Larrañaga gustura agertu da emaitzarekin: "Datuek argi uzten dute askorentzat oporretako toki gogokoena dela Zarautz".
Turismo bulegoak emandako datuen arabera, hona hemen bisitarien jatorria:
- %27 Euskal Herria
- % 49,50 Espainia: Katalunia (%25,85), Madril (%23,90), Valentzia (%9,12), Gaztela eta Leon (%9,01) eta Andaluzia (%5,54).
- % 23,50 nazioartea: Frantzia (%31,81), Alemania (%14,31), Herbehereak (%11,59), Erresuma Batua (%8,28), Belgika (%7,91) eta Italia (%5,55). Beste tokitakoak ere: AEB, Suitza, Norvegia eta Txekiar errepublika.
Ostatuak ia beteta egon dira: %78,59 ekainean (%1,28 gehiago), %92,33 uztailean (%1,08 gehiago) eta %95 abuztuan (%0,89 gutxiago); irailean %85ekoa izate espero dute. Larrañagak jakitera eman duenez, abuztuko lehen hamabostaldia ostatu guztiak beteta egon dira Zarautzen eta eskualdean. Horrez gain, asko izan dira erreserbarik egin gabe gerturatu direnak udaldian.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.