Basque Label Fest jaialdia egingo dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 19a

Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren hirugarren finalerdia egingo dute ostiralean, Munoa plazan.

Gaur aurkeztu dute jaialdi gastronomikoa turismo bulegoan. (Aritz Mutiozabal) Zarauzko Turismo bulegoak, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Zarautz Basque Label Fest jaialdi gastronomikoa antolatu dute elkarlanean, datorren ostiralera eta larunbatera begira. Eusko Label eta kalitatezko produktuak "bultzatu eta merezi duten balioa" ematea duela helburu nabarmendu du Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak. Kalitatezko produktuak eta ostalaritza "bateragarriak ez diren mitoa" badela dio Zurekineko ordezkari Igor Azpitarteak, "oso garestiak diren ustea dagoelako". Ekitaldiarekin pertzepzio horiek uxatu nahi dituzte, eta bien uztartzea posible dela erakutsi. Horretarako, Eusko Label produktuekin egindako gosariak, pintxo nahiz platerak eta menuak eskainiko dituzte larunbatean Zurekin elkarteko hainbat ostalariek. Ikusi albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean. Ikusi egitarau osoa, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide