Ekitaldiaren une bat. (Zarauzko Hitza)
Musikagile greziarrari egokitu diote lehen saria, akordeoirako eta klarineterako
VoCx lanagatik. Horri esker, konposizioaren argitaratzea eta 1.500 euro bereganatu ditu Avramidouk. Bigarren saria Laurent Melin frantsesarentzat izan da, …
Ainsi qu’anx plus beaux jours izeneko lanagatik, eta honek 500 euro jasoko ditu. Carlos Nuñezen
Réflexions sonores lanari aipamen berezia egin zioten, eta sari gisa konposizioa estreinatzeko aukera izango du.
Epaimahaia Jose Manuel Lopez Lopez, Maria Eugenia Luc eta Zuriñe Fernandez Gerenabarrenak osatu dute. Aurtengoa Francisco Escudero Akordeoi Konposiziorako Lehiaketaren bederatzigarren ekitaldia izan da, eta, urtero bezala, nazioarteko musikagileek hartu dute parte; Euskal Herrikoez gain, Grezia, Frantzia, Espainia, Ukraina, AEB, Argentina, Errusia, Bosnia eta Serbiakoek.
Ikusi albiste osoa eta argazki galeria
Zarauzko Hitzaren webgunean.