Gloria Vazquez, Patxi Elola eta Eneko Andueza Kale Nagusian (Aritz Mutiozabal).
Irailaren 25eko hausteskundeei begirako saioa egin du alderdi sozialistak gaur eguerdian. Kale Nagusian izan dira, Merkatu Plazaren atari parean, arrosak eta eskuorriak banatzen. Bertan hartu dute parte PSE-EEko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Eneko Anduezak, Patxi Elola legebiltzarkide zarauztarrak eta Zarauzko Udaleko zinegotzi Gloria Vazquezek eta Pablo Garciak.