Joxe Mari Zuazobide omendu dute Zarauzko Itxasmendi auzoan

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 17a

Auzoko jaietan eta Zarauzko herriarentzako egindako lana eskertu diote.

Joxe Mari Zuazobide, Xabier Txurruka alkatea eta auzoko jai batzordeko kide Jon Isasa (Aritz Mutiozabal). Xabier Txurruka alkatearen eta auzoko jai batzordeko kide Jon Isasaren eskutik jaso du oroigarria Zuazobidek. Itxasmendiko jaietako bultzatzaile eta ohiko antolatzaile izateaz gain, Euskal Jaietako karrozen egile izan zen, eta alkateak bere " izaera langilea" nabarmendu du. Zuazobidek esker onez jaso du omenaldia, eta datorren urtean orga lehiaketan parte hartzera animatuko dela aurreratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide