Moto hotsa nagusi, Zarauzko Itxasmendiko jaietan

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 17a, 13:13

Itxasmendiko I. Motoen Kontzentrazioa (Aritz Mutiozabal) Auzoko jaiak osatzen ari dira asteburu honetan, eta gaurko Itxasmendiko I. Motoen Konzentrazioa antolatu dute.
Goizean goiz hasi dira motozaleak gerturatzen, eta lagunarteko argazkia atera ondoren, errepidera irten dira ibilbidea osatzera. Aurretik auzoari itzulia eman diote, eta jarraian kostako bidea hartu dute Zumaia alderantz joateko. Egun osoan motoei lotutako ekintzak egingo dituzte. Horrez gain, Jose Mari Zuazobide omenduko dute arratsaldean, Itxasmendiko jaietan eta Zarauzko herriarentzako egindako lana eskertzeko. Itxasmendiko I. Motoen Kontzentrazioaren bideoa eta argazki bilduma ikusgai Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide