Zarauzko Akordeoi Astea azken txanpan sartu da

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 17a

Ezkurra Trio hirukoa zuzenean, Modelon (Amaia Vantas Aldabaldetreku) Gaur bukatuko da XXX. Akordeoi Astea, Francisco Escudero Lehiaketako sari banaketa ekitaldiarekin; Modelo aretoan izango da, 20:00etan hasita.
Asteazkenean abiatu zuten astea konposiziorako ikastaroarekin, eta atzo bitartean hainbat lagun aritu da trebatzen Jose Manuel Lopezen gidaripean. Egunotan emanaldirik ere izan da: ostegunean Arrasateko Akordeoi Lehiaketako saridunek eskaini zuten saioa Modelon, eta atzo, Ezkurra Trio hirukoak; hasiera batean Musika Plazan iragarrita bazegoen ere, Modelora lekualdatu zuten euriagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide