Sormen proiektuetarako diru laguntza eska dezakete gazteek

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 16a

3.000 euroko partida bat bideratu du Gazteria sailak, eta kultura eta arteen arloan egindako lanak bultzatzea nahiz hedatzea du helburu.

Gazteria teknikari Onditz Leizaola eta Gazteria zinegotzi Jonan Urdangarin. (Aritz Mutiozabal) Sormenerako eta kultur hedapenerako diru-laguntzak emateko deialdia ireki du aurten ere Gazteria departamentuak. "Gazteok pontetzial izugarria dugu. Abileziak ditugu, baita kemena ere, eta zenbait alorretan adituak gara. Baina laguntzarik ez dugu izaten, eta arazo ekonomikoak izaten ditugu proiektuak aurrera eramateko. Ildo horretatik, gazteok egindako ekintzak sustatu eta argitaratzera bultzatu nahi ditugu, eta diru-laguntza hauek horretara datoz", azaldu du Gazteria zinegotzi Jonan Urdangarin. Irakurri albiste oso Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide