Haritz Larrañaga 'Zarauzko?ametsen liburua'-rekin. (Aritz Mutiozabal)
Astero argitaletxeak
Ametsen liburua kaleratu zuen iaz, ia 500 euskal preso, erbesteratu edo deportaturen ala izandakoen ametsak bilduta. Ideia hori oinarri hartuta,
Zarauzko ametsen liburua egin du Haritz Larrañagak: "Liburu hura erosi nuen, eta egitasmo oso polita iruditu zitzaidan, baina jende asko falta zela konturatu nintzen. Parte hartu zuten zarauztarrak hiruzpalau baino ez ziren, adibidez".
Azken bi urteetan elkarrizketak egiten aritu da Larrañaga, duela bi hilabete Pako Etxeberria auzi mediku eta antropologoak kaleratu duen Euskal Herriko torturen maparako. "Hori egiten ari ginela, beti norbaitekin elkartu eta hirugarren baten izena ateratzen zen". Sentipen horiek bultzatuta, Zarautzen antzerako liburu bat egin zitekeela bururatu zitzaion: "Herri mailan ikusten ez den edo ezkutatu nahi den errealitate baten berri emateko bitarteko polita izan zitekeela iruditu zitzaidan".
Parte hartzaileei honako galderari erantzuteko eskatu zien: "Zerekin egiten du amets muturreko egoera batean egon den edo askatasunik ez duen pertsonak?". Horiek idatziz, bertsotan edo olerki bidez erantzun dute, eta "hor agertzen da norberaren izaera". Liburuan parte hartzeko gonbita 83 lagunek jaso dute, eta horietatik 59 animatu dira; horien artean, zenduta dauden hainbat ere bai. Parte hartzeko irizpideak zehatzak izan dira: alde batetik, zarauztarrak edo Zarauzko bizilagunak izan behar zuten, eta bestetik, 1960az geroztik noizbait erbestean edo espetxean egondakoak, motibazio politikoengatik.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.