Txirrindulari Txikien Eguna egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 15a

Mugikortasun Asteko lehenengo ekitaldia izango da.

Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo du udalak, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua lelopean. Zarauzko Zikloturista Elkartearekin elkarlanean, Txirrindulari Txikien Eguna egingo dute larunbatean. Lizardi Institututik abiatuko dira 11:00etan, eta mailekoan amaituko dute, Galtxagorri elkartearen parean; hiru kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta nahitaezkoa izango da kaskoa jantzita eramatea. 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako bizikleta martxa da, eta amaieran hamaiketakoa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei. Horrez gain, hiru bizikleta zozkatuko dituzte. Albiste oso irakurri Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide