Iaz ikasitakoa praktikara eraman nahi du aurten Aiala Zarautzek

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 15a, 11:08

Taldea prestatuago dagoela dio Martin Larrañaga entrenatzaileak. Ligako lehen jardunaldia larunbat honetan jokatuko dute, San Adrianen aurka.

Aiala Zarautz taldea. (Aritz Mutiozabal) Ohorezko Mailan urtebete egin ondoren, Ohorezko Zilar Mailara itzuli da Aiala Zarautz. Edonola ere, gorengo mailan ikasitako guztia praktikara eraman nahi dute aurten. Taldea aurreko denboraldian baino motibazio handiagoarekin ikusten duela nabarmendu du Martin Larrañaga entrenatzaileak: "Iaz ere ilusioz ekin genion denboraldiari, baina jakin bagenekien fruituak lortzea oso zaila izango zela. Aurten, ordea, badago halako txinparta bat edo bizipoz bat taldean, eta gauza politak lortu ditzakegula nabari dut". Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide