Akordeoi Astea ospatuko dute datozen egunotan Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 13a

Jose Manuel Lopez madrildarrak gidatuko du aurtengo konposizio ikastaroa. Horrez gain, emanaldiak izango dira, eta Francisco Eskudero lehiaketako sari banaketa ere egingo dute.

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, duela bi urte. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Akordeoi doinuak izango dira nagusi herrian, asteazken honetan hasi eta larunbata bitartean. Zarauzko XXX. Akordeoi Astea antolatu du Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak Zarauzko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta SGAE Fundazioarekin elkarlanean. Ohi bezala, akordeoi konposiziorako ikastaroa eskainiko dute Imanol Urbieta udal musika eskolan; aurretik matrikulatutako ikasleek hartuko dute parte bertan. Ikastaroarekin bihar, asteazkena, hasiko dira, eta ostiralera arte iraungo du. Aurten, Jose Manuel Lopez musikari eta irakasle madrildarrak gidatuko du ikastaroa. Saioak 15:00etatik 20:00etara izango dira egunero. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide