Garaipenarekin ekin dio ligari Amenabar Zarautzek

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 12a

Cajasur Cordobaren aurka 25-20koarekin irabazi zuen, igande eguerdian, Aritzbataldeko kantxan.

Amenabarren eta Cordobaen arteko neurketa. (Luis Epelde) Lehen zatian oso berdinduta aritu ziren, baina zarauztarrak puntu bateko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira, 12-11koarekin. Bigarren zatiko lehenengo ordu laurdenean, ordea, aldea areagotzeari ekin zioten etxekoek, eta hamar minuturen faltan sei golen aldearekin jarri ziren markagailuan, 21-15koarekin. Hortik aurrera, egindako lanari eutsi zioten, partida 25-20ko emaitzarekin irabaziz. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide