Jon Unanue garaile Sestaoko Triatloian

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 12a

Distantzia olinpikoko proba izan zen, euskal zirkuituko azkenaurreko proba puntuagarria.

Zarauzko hitza. Yepa! taldeko triatleta zarauztarra nagusitu zen atzo, Sestaon. Distantzia olinpikoko proba izan zen, euskal zirkuituko azkenaurreko proba puntuagarria, eta Unanuek (01:55:00) 29 segundoren aldearekin hartu zuen mendean Pello Osoro; aurreko astean Zumaiako Triatloia irabazi zuen, eta Unanue bigarrena izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide