Hirugarrena izan da Orio emakumezkoen Donostiako Estropadan, eta bosgarrena Getaria-Zarautz

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 11a, 11:51

[caption id="attachment_309254" align="aligncenter" width="300"]Orioko emakumezkoen trainerua estropada bukatuta. Artxiboko argazkia. (Joxemari Olasagasti) Orioko emakumezkoen trainerua estropada bukatuta. Artxiboko argazkia. (Joxemari Olasagasti)[/caption] 11:00etan puntuan abiatu dute Donostiako Estropadako emakumezkoen lehen txanda. Bertan eskualdeko taldeek parte hartu ez badute ere, Getaria-Zarautz traineruko kideek adi-adi jarraitu dute Cabok txanda horretan egindako lana, bi traineruen artean laugarren postua lortzeko lehia estua egon zela jakin bazekiten eta. Cabok nagusitasunez irabazi du lehen txanda 11:12,75 denbora eginda, eta Getaria-Zarautz traineruak ohorezko txandan ezin izan du galiziarrek egindako denbora hobetu. Hasieratik, txandako hiru faboritoak aurre hartu diete, eta Getaria-Zarautzek erlojuaren aurkako estropada jokatu behar izan du. Ziabogan esaterako San Juanek 20 segunduko aldea atera dio Getaria-Zarautzi (11:24,08) eta ia 40 segundu beranduago helmugaratu da eskualdeko taldea. Bigarren jardunaldiko sailkapenean seigarren postuan sailkatu da Getaria-Zarautz, eta bi asteburuetako denborak kontutan hartuta bosgarren izan da sailkapen nagusian. Kontxako Bandera irabazteko lehia San Juan, Hibaika eta Orioren artean zegoela jakin bazekiten arraun taldeek. Dena dela, denboraldian egin bezala San Juango batelerak estropadaren buruan jarri dira hasieratik, eta Orioko eta Hibaikak gertutik jarraitu diete lehen luzean. Poparean lan ederra egin dute oriotarrek, joaneko luzean San Juanek atera dieten aldea txikitu egin baitute lehen zatian. Hala ere, San Juan eta Hibaikaren artean jokatu da bandera lortzeko lehia bizia, borroka estua izan da bi traineruen artekoa, eta oriotarrak zertxobait atzean geratu dira estropadaren azken zatian. Azkenean Hibaikak irabazi du ohorezko txanda, baina aurreko igandeko denborak kontutan hartuta Kontxako Bandera San Juanera joan da. Orioko neskak hirugarren sailkatu badira ere, Orioko arraun elkarteak zoriondu egin ditu neskak egindako lanagatik eta herrian sortu duten ilusioagatik. "Oso harro gaude beraietaz. Oso lan ona egin dute Donostiako Estropadan, baitan denboraldian zehar ere. Etorkizuna baikorra da Orioko emakumezkoen arraunarentzat" adierazi du Orio Arraun Elkarteko ordezkariak ETBko emisioan. SAILKAPEN NAGUSIA (Bi estropadak kontutan hartuta) 1.- San Juan 21:25,24 2.- Hibaika 21:26,68 3.- Orio 21:38,82 4.- Cabo 22:24,52 5.- Getaria-Zarautz 22:29,52 6.- Arraun Lagunak 22:47,80 7.- Deustu 22:48,82 8.- Hernani 22:57,86

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide