Amenabar Zarautzek igandean hasiko du denboraldi berria

Aritz Mutiozabal 2016ko irailaren 9a

Amenabar Zarautzek igandean hasiko du denboraldi berria

Espainiako eskubaloiko Ohorezko Zilarrezko mailako Amenabar Zarautzek igandean du ligako lehen partida: Aritzbatalden, 12:00etan, Cajasur Cordobaren aurka. «Ez du talde gogorra ematen, plaza erosi du, eta sailkapeneko beheko postuetan ibiliko da gurekin batera. Baina, partida garrantzitsua da guretzat», azaldu du Aitor Urbitarte Txangurro entrenatzaileak. Eskubaloiko gizonezko talde nagusiak maila mantentzea du helburu, eta ahal bada, «etxeko lanak ahalik eta azkarren egitea». Ander Torriko, Jurgi Ondarra, Julen Agirregomezkorta eta Ander Garateren bajak izan dituzte, eta multzoa indartzeko jubeniletatik Eneko Goenaga, Mikel Amilibia eta Oihan Balentziaga jokalariak igo dituzte, eta Gorka Berridi eta Jokin Bujanda taldera itzuli dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide