Goiztiarrak taldeko kideak garai bateko pertsonaiez jantzita, Zarauzko Kale Nagusian, duela urte batzuetako Euskal Jaietan; erdian makurtuta, traje argiarekin dagoena da Pedro Alberdi. (Lorentxo Portularrume)
"Urtero Azpeitiko trikitilariak etortzen ziren Euskal Jaietan, eta gogoan dut mutil koxkorretan tren geltokira joaten ginela haien bila, goizean goiz herritik kalejiran hasteko. Nire aitari —Felix Alberdiri— bururatu zitzaion alkate jantzita haiei ongietorria ematera joatea, antzezpen modura", aditzera eman du Goiztiarrak taldearen bultzatzaile Patxi Alberdik.
1950ean atera zen Felix estreinakoz alkate jantzita, Aiako baserri batetik lortutako kapa eta kopazko kapelarekin. Gerora, herriko Irrintzi taldeko kideak gehitu zitzaizkion, garai bateko bestelako pertsonaia batzuk antzeztuz: mikeleteak eta apaiza kasu, eta Frontoi Txikiko saioa ere egiten hasi ziren. "Tarte horretan ni neu ere atera nintzen pare bat urtetan, baita nire anaia ere". Alberdi ez da oroitzen zenbat urtez iraun zuen ohitura hark. Kontua da ondoren egiteari utzi ziotela, eta 25 bat urtez egin gabe egon zela.
Irakurri erreportaje osoa,
Zarauzko Hitzaren webgunean.