Urte amaieran hasiko dira Santa Klarako azpiko pasabidea eraikitzen

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 8a

Behin-behineko proiektua jaso du Zarauzko Udalak, eta horren nondik norakoak azaldu asmoz, bilera informatiboak egingo ditu udalak datozen astetan.

Santa Klarako trenbide gaineko egungo pasagunea kendu eta lur azpiko pasabide bat eraikitzeko behin betiko proiektua aurkeztu dio Eusko Trenbide Sareak Zarauzko Udalari. Asmatu S.L. ingenieritza enpresak idatzi du eta udal teknikariek proiektuari oniritzia eman bezain pronto, ETSk lehiaketara aterako du azpiegitura eraikitzeko obrak, eta urtea amaitu aurretik lanak egiten hastea aurreikusten dute. Azpiko pasabidea agintalldi honetako "proiektu estrategikoetako bat" dela nabarmendu du Xabier Txurruka alkateak, mugikortasun eta segurtasun aldetik "gune beltz bat" delako. "Azken Portu auzoarentzat interes orokorreko premiazko proiektua da, eta Zarautz mailan ere, garrantzitsuenetako bat. Egungo pasagunea ehunka pertsonek gurutzatzen dute egunero, eta horregatik lehentasuna da azpiegitura hau eraikitzea", dio Txurrukak. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide