Urko Zabala: "Kirolari paralinpiarrei oihartzuna eman ahal izateak bete egiten nau"

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 7a

Beste hiru lagunekin batera, Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen jarraipena egin eta Gazteaukera webgunean hango berri emateko aukeratu dute Urko Zabala gazte zarauztarra.

Paralinpiar Jokoen jarraipena egingo du Urko Zabalak. (Aritz Mutiozabal) Hautatuetako bat Urko Zabala (Zarautz, 1992) da, eta aste honetan abiatuko da Brasilera, ekitaldiak jarraitzera. Aukeratuetako bat izan zara, baina nola izan zenuen lehiaketaren berri? Iazko urria-azaroan irakurri nuen sare sozialetan lehiaketa bat jarri zutela martxan, eta epea abenduan bukatzen zela. Idatzi bat edo bideo bat bidali behar zen, eta une horretan, ezer galtzekorik ez neukanez, parte hartzera animatu nintzen. 70 lagunetik gora aurkeztu ziren, eta zortzi aukeratu gintuzten, lau Olinpiar Jokoetarako eta beste lau Paralinpiar Jokoetarako. Ni Paralinpiar Jokoetarako hautatu ninduten. Irakurri elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide