Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Euskal Jaietan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 5a

23:05ean, 1:05ean, 3:05ean eta 5:05ean irtengo dira autobusak Zarauztik Azkoiti aldera.

Datorren ostiralean, irailaren 9an, Euskal Jaiak ospatuko dira Zarautzen. Hori dela eta, gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du La Gipuzkoanak Zarautz eta Azkoitia arteko ibilbidean. 23:05ean, 1:05ean, 3:05ean eta 5:05ean irtengo dira autobusak Zarauztik eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian izango dute geltokia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide