Donostiako Estropadako lehen txandan lehiatu da Getaria zarautz, eta bigarrena izan da, Hibaikaren atzetik, baina Cabori aurrea hartuta. Gaurko azkarrena San Juan izan da, bigarren txandan lehiatu dena Oriorekin batera. Oriotarrek jardunaldiko hirugarren denbora onena egin dute, ia 4 segundora, eta bandera irabazteko lehian murgildu da. Getaria-Zarautz laugarrenak izan dira sailkapen orokorrean, Pasaiakoengandik 25 segundora. Bandera lortzeko borrokatik urruti geratu arren, ohorezko txandarako sailkatu da. Garaipena San Juan, Hibaika eta Orioren artean erabakiko da.
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1. San Juan 10:39,88
2. Hibaika 10:42,16
3. Orio 10:43,62
4. Getaria-Zarautz 11:05,44
5. Cabo 11:11,62
6. Deustu 11:17,64
7. Hernani 11:21,80
8. Arraun Lagunak 11:24,02
Denborarik onena Urdaibaik egin du gizonezkoetan, baina Hondarribia segundo eta 78 ehuneneko aldea eskasera geratu da. Aipatu biekin batera Kaiku eta San Juan izango dira datorren igandeko ohorezko txandan. Orio bosgarrena izan da, eta kontsolazio txandan hartuko du parte.
Orio lehen txandan lehiatu da, eta barrurako luzean tira-birak izan dituzte Kaikurekin. Orioko kide Iñaki Arostegi
Berria.eus-i adierazi dioenez, ziaboga hasi eta gutxira sartu da Kaiku euren kalean, eta oriotarrek atera behar izan dute denbora galduaz. "GPSko irudiak eskatu ditugu gertatutakoa argitze aldera, baina esan digute helegitea jarri ezean ezin ditugula ikusi. Horretarako, baina, 6.000 eurotik gora jarri behar dira". Helegitea jartzeko aukera baztertu duen arren, GPSaren irudiak denen eskura ez egotea krikitikatu du.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1. Urdaibai 19:22,48
2. Hondarribia 19:24,26
3. Kaiku 19:35,34
4. San Juan 19:46,00
5. Orio 19:49,14
6. Zierbena 19:53,34
7. Tiran 19:57,86
8. Donostiarra 20:20,90
ARGAZKI BILDUMA:
Irutxuloko Hitza
[flickr_set id="72157673185751246"]