Alkate Txikiek hasiera eman diote Zarauzko Haurren Euskal Jaiei

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 4a

Asier Egaña eta Irati Lizarralde Alkate Txikiak (Aritz Mutiozabal). Jalgi dantza taldeko kide Asier Egaña Ameztoi eta Irati Lizarralde Ibabe izan dira aurtengo alkate txikiak. Xabier Txurruka alkatearen eskutik jaso dute aginte uztaia, eta gisa horretan eman diote hasiera Haurren Euskal Jai Egunari. Lege Zaharren enparantzan izan da ekitaldia, eta Jalgik ez ezik, beste bost herritako dantza taldeek hartu dute parte: Oñati, Gabiri, Forua, Mutrikku eta Zumarragakoek. Guztira, 130 dantzari inguru aritu dira hasierako saioan, baita ondoren kalez kale talde bakoitza. Horrez gain, buruhandi eta erraldoien kalejira ere izan da eguerdian, trikitilarien laguntzarekin. Eta neska-mutilak baserritarrez jantzita irten dira kalera, jai giroan ongi pasatzeko asmoz. Jaiak arratsaldean jarraituko du. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira izango da, 17:30ean hasita, eta, ondoren, Iñurritzan bertan, Sukaldean festa dantzaldiaz eta puzgarriez gozatzeko aukera izango dute haurrek. Herrigunera itzultzeko kalejira 20:00etan abiatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide