Amubieta eta Larrañaga azpeitiarrak nagusi Zarauzko Binakako Dantza Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 3a

Bikote Gazteen Dantza Txapelketan, berriz, Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezoarrak izan dira garaile; bigarrenak Julen eta Nagore Berrondo errezildarrak, eta hirugarrenak Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga bikote azpeitiarra (Aritz Mutiozabal). Euskal Astearen barruan, binakako dantza txapelketak jokatu dira; atzo arratsaldean gazteen mailakoa, 12 bikoteren parte-hartzearekin, eta gaur arratsaldean, berriz, helduena, sei bikoterekin. Bietan jendetza bildu zen Lege Zaharren enparantzan. Sailkapenak Binakako Dantza Txapelketa 1. Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia) 2. Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia) 3. Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara) Jantzi hoberenaren saria: Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia) Bikote Gazteen Dantza Txapelketa 1. Iker Belintxon - Maider Aginaga (Lezo) 2. Julen Berrondo – Nagore Berrondo (Errezil) 3. Ekain Uzkudun – Laura Bastida (Azpeitia) Jantzi hoberenaren saria: Iker Belintxon - Maider Aginaga (Lezo)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide