Beñat Asensio eta Izar Etxeberria, txapelketako bi irabazleak (Aritz Mutiozabal).
Dantzari parte-hartzaile guztiek bi itzuli egin ondoren, epaimahaiak Beñat Asensio lezoarrari egokitu diote txapela, eta Izar Etxeberria oiartzuarrari irabazlearen zapia. Sariak Nekane Iribar Kultura zinegotziaren eskutik jaso dituzte.
Gizonezkoetan zazpi lagun aritu dira lehian, eta emakumezkoetan, berriz, zortzi.
Sailkapena
XXVIII. Aurresku Txapelketa
1. Beñat Asensio (Lezo)
2. Asier Rios (Errenteria)
3. Jokin Veintemillas (Errenteria)
IX. Soinu Zahar Txapelketa
1. Izar Etxeberria (Oiartzun)
2. Udane Eskudero (Oiartzun)
3. Katerin Artola (Oiartzun)