Zarautzen Euskaraz Bizi eguneko lasterketan 200 lagunek hartu dute parte

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 3a

Zarautzen Euskaraz Bizi Eguna hasteko, AEK eta Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Euskararen Aldeko XXI. Lasterketa egin dute goizean. 200 lagunek hartu dute parte Zarauzko herriari itzulia eman dion 4 kilometroko ibilbideari, Musika Plazan hasi eta bertan bukatuta. Gizonezkoetan Ibai Berazierto izan da garaile eta emakumezkoetan, Begoña Urbitartea. Lasterka egin duten haurren artean bi joko zozkatu dituzte, eta Kaia Albizu eta Lierni Schlechti egokitu zaie. Sailkapena Gizonezkoak 1. Ibai Berazierto 2. Beñat eizagirre 3. Raul Ridruejo Emakumezkoak 1. Begoña Urbitarte 2. Maitane Agirre 3. Mire Arregi Euskararen lasterketako IRUDIAK.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide