Ostegun arratsaldean jendetza bildu zen Donostian Kontxako Banderako sailkatze estropada bertatik bertara ikusteko. (Egilea: Malen Aldalur/Irutxuloko Hitza)
Donostiako Estropadako lehen jardunaldiko txanden zozketa egin zuten atzo arratsaldean, zein talde sailkatu ziren jakin bezain laster. Emakumezkoen mailan, Getaria-Zarautz ontziak lehen txandan jokatuko du Arraun Lagunak, Hibaika eta Caborekin batera. Bestalde, Oriok bigarren txandan arraunean egingo du Hernani, San Juan eta Deusturekin.
Gizonezkoei dagokionean, Orio lehen txandan arituko da, eta San Juan, Kaiku eta Hondarribia izango ditu aurkari. Bigarren txandan, Urdaibaik, Tiranek, Zierbenak eta Donostiarrak jokatuko dute