Ostegun arratsaldean egingo diote omenaldia Ainhoa Muruari

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 31

Triatleta olinpikoak Kirol Merezimenduaren Domina jasoko du Udalaren eskutik

Ainhoa Murua garaile izan da aurtengo Zarauzko Triatloian (Aritz Mutiozabal). Zarauzko udalbatzak larunbateko aparteko osoko bilkuran onartu zuen Ainhoa Muruari aitortza hori egitea, urteetan izandako kirol lorpenengatik—besteak beste, lau olinpiar jokoetan hartu du parte— eta baita ibilbidean zehar erakutsitako giza baloreengatik ere. Halaber, zarauztarrari domina emateko ekitaldia aurrerago antolatzea adostu zuten. Hain zuzen, ostegun honetan egingo diote herri omenaldia Lege Zaharren enparantzan, 19:00etatik aurrera. Elkarlanean antolatu dute ekitaldia udalak eta Zarautz Triatloi Elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide