Irailaren 5ean eman ahalko da izena Zarautz-Txiki eta Txinpirin abesbatzetan

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 29a

19:30etik 20:45era, Villa Mundako bigarren solairura jo beharko da horretarako

Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzak. Zarautz Abesbatzak dei egin die haurren abesbatzetan izena eman nahi dutenei. Txinpirin abesbatzako (LH 2. mailatik LH 4. mailara) entseguak ostiraletan egingo dituzte, 18:00etatik 19:00etara. Zarautz-Txiki abesbatzakoak (LH5. mailatik DBH4. mailara), berriz, astelehenetan eta asteazkenetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara. Jakinarazi dutenez, beharrezkoa da musikarako belarri ona izatea. Izena eman nahi dutene irailaren 5ean, datorren astelehenean Villa Mundako bigarren solairura jo beharko dute, 19:30etik 20:45era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide