Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur benjaminak eta alebinak ari dira lehiatzen. Bihar, berriz, infantiletatik aurrerakoak jokatuko dute.
ZAST Zarauzko?Saskibaloi Taldeak udako antolatu dituen hitzorduetatik bigarrenari eman diote hasiera gaur arratsaldean: Koadrilen 3X3 Txapelketari, alegia. Gaur benjaminak— 2006-2007 urte bitartean jaiotakoak— eta alebinak— 2005-2006 urte bitartean jaiotakoak—ari dira lehian.
Bihar, berriz, infantiletatik aurrerakoak jokatuko dute. Infantil mailako —2003-2004 urte bitartean jaiotakoak—partidak zein gazte koadrilen txapelketa—2000,2001 eta 2002 urte artean jaiotakoei zuzenduta— goizez izango dira, 10:00etatik aurrera.
1999tik aurrera jaiotakoei zuzendutakoa 15:30ean hasiko dute.
[flickr_set id="72157669836855963"]