Gaur eta bihar jokatuko dituzte Bertsolari Gazteen XL. Txapelketako kanporaketak

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 25a

Bi saioak Urpekoak elkartean izango dira, 20:30etik aurrera.

Irailaren 2an jokatuko dute Bertsolari Gazteen XL. Txapelketako finala, eta gaur zein bihar, berriz, kanporaketak. Horretarako, bertso afariak antolatu dituzte Urpekoak elkartean bi egunetarako, 20:30ean. Gaur Alazne Untxalo, Aitor Salegi, Joritz Bastarrika, Xabi Igoa, Eli Pagola, Josu Sanjurjo, Paula Amilburu eta Aitor Servier ariko dira bertsotan. Yoseba Peña arduratuko da emanaldia aurkezteaz. Bihar, berriz, Aratz Igartzabal, Txaber Altube, Danel Olano, Unai Mendizabal, Maialen Akizu, Amaia Elizagoien, Peru Abarrategi eta Maddi Sarasua lehiatuko dira. Kasu horretan, Peru Gabirondok egingo ditu aurkezle lanak.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide