Ipuin kontalariak izango dira gaur Orion eta Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 25a

'Kontu kantoi' saioa eskainiko dute Orion eta Zarautzen Apaxik kontatutako ditu ipuinak

Saio bana izango da gaur arratsaldean Orion zein Zarautzen. Orioko Udalak prestatutako udako egitarauaren barruan,  Kontu Kantoi izeneko haurrentzako saioa izango da.  Bi ipuin kontalariek Anibarko Portuan, arranplaren aurreko parkean kontatuko dituzte ipuinak, 19:30etik aurrera. Zarautzen ordubete lehenago izango da ipuin kontaketa, Apaxiren eskutik. Azika taldearen txotxongilo emanaldia zegoen aurreikusita ordu horretarako, baina bertan behera geratu da. Horren ordez, Apaxi ariko da itsasoari lotutako istorioak eskaintzen, Lege Zaharren enparantzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide