Igandera bitartean askotariko postuak izango dira malekoian
Urtero legez, Murkil Zarauzko dendarien elkarteak Stock Azoka antolatu du, Zarauzko Turismo Bulegoaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Bihar zabalduko dute eta askotariko postuak izango dira igandera bitartean, malekoian.
Besteak beste, Bongo's, Garmen, Goiatz, Maiur, Pedrosa, Milako, Faylinn, Jazki, Noah's Secret, JM, Vulcano, Dina, Tetuan eta Leonce dendek jarriko dituzte postuak, egunero, 11:00etatik 21:00etara bitartean.