Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18:30etatik aurrera erosi ahalko dira Zarauzko Musika Plazan
Euskarak 4. dimentsiora lelopean antolatu dute AEK eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, irailaren 3rako. Ohi bezala, hainbat ekitaldii izango dira egun horretan: goizean AEKren aldeko herri krossa, XXXII. herri bazkaria, manifestuaren irakurketa, kalejira aldarrikatzailea zein kontzertuak.
Bazkaritarako txartelak ostiralean salduko dituzte, 18:30etatik aurrera Musika Plazan. Aurten nahi adina txartel erosi ahalko dira; ez dute kopurua mugatuko. Helduen txartelak 12 euro balioko ditu eta haurrenak, berriz, 7 euro.