Zarautz Pro 4Teens txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar, Borghetton

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 22a

Horren barruan, Kind Surf jardunaldia izango da gaur arratsaldean.

Bigarren urtez jarraian, Zarautz Pro 4Teens txapelketa jokatuko dute 14 urtez azpiko 130 gazteek gaur eta bihar bitartean. Txapelketa Aritz Aranburu surflari zarauztarrak bultzatu du eta Borghetto inguruan izango da, goizez zein arratsaldez. Lehenbiziko 10 postuetan sailkatzen direnek Aranbururen surf camp-erako plazak lortuko dituzte. Gaur arratsaldean Kind Surf jardunaldia Txapelketaren barruan, Kind Surf jardunaldia izango da gaur arratsaldean. Izen bereko GKEak antolatuta, helburua "gaitasun ezberdinak" dituzten haurrei integratzen laguntzea, surfaren bitartez. Berdin-Berdinak, Gipuzkoako Kirol Egokitu Federazioa eta Aspaceko haurrek hartuko dute parte bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide