Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaizola II.a izendatu dute txapelketako pilotari onena.
Atzo jokatu zuten Zarautz Hiria Esku Pilota Txapelketako finala, Aritzbatalde pilotalekuan. Olaizola II.ak eta Untoria nagusitu ziren azken jardunaldi horretan Altuna eta Zabaletaren kontra, 22-18 emaitzarekin. Olaizola II.a izendatu dute txapelketako pilotari onena.
Asteazkenean hasi zuten Zarautz Hiria torneoa. Lehen jardunaldi horretan, bikote irabazlea finalerako sailkatu zen ,Urrutikoetxea eta Albisuren kontra irabazi (22-9) ondoren. Bigarren jardunaldian, ostiralean, Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaletak neurtu zituzten indarrak, finalerako bigarren bikotea zehazteko. Azken horiek irabazi zuten partida, 21-22 emaitzarekin.