Danimarka, azken aurkaria

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 20a

Serbiaren kontra irabazita, Danimarka izango du azken aurkaria Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak, jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketan.

Azken txanpara heldu da jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa. Kroazian ari dira jokatzen, eta bertan dira Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra, Espainiako taldearekin lehian. Igandean izango dute azken partida, Danimarkaren kontra. Bosgarren postua lortzeko borrokatuko dute, 12:30etik aurrera. Azken aurreko partidan, irabazi egin zuen Espainiak Serbiaren kontra, 29-30 eginez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide