Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aspeko bi bikoteek atzo jokatu zuten finalaurrekoa; 22-21 irabazi zuten Altuna III.ak eta Zabaletak eta finalerako sailkatu dira.
Gutxiengoarengatik irabazi zuen atzo Altuna III.a- Zabaleta bikoteak Zarautz Hiria Esku Pilotako bigarren finalerdia, Aspeko beste bikotearen kontra, Irribarria-Merino II.aren aurka. Aritzbatalde pilotalekuan izan zen partida estua eta 22-21 nagusitu ziren lehenbizikoak.
Asteazkenean sailkatu ziren Olaizola II.a-Untoriaren aurka jokatuko dute Altuna III.a- Zabaletak finala, bihar. Aurrez, Elezkano II.a-Tolosa eta Artola-Aretxabaletaren arteko partida izango da. Kirol jardunaldia amaitzeko, Arteaga II.a-Imaz eta Ugalde-Ceciliok neurtuko dituzte indarrak. 17:00etan hasiko da, eta ETB-1en zein eitb.eus atarian ikusi ahalko da, zuzenean.