Ia 9.000 euro lortu ditu Saharautzek Desioak sutan ekitaldiarekin

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 20a

1.000 euro hazietara bideratuko dituzte.

"Azken ordura arte dilindan eduki gintuen haizeak. Halere, Desioak Sutan aurrera atera ahal izan genuen", jakinarazi dute Saharautz elkartasun taldetik. Egin, egin zen, eta jende ugari bildu zen Desioak sutan Sahararentzat ekitaldian, asteazken gauean. Guztira, 2.800 su bola bota zituzten, eta "oro har, gustura egoteko moduan" daude Saharautzeko ordezkariak. Datorren urterako hutsuneak zuzentzen saiatuko direla ohartarazi dute, ordea. Ia 9.000 euro lortu ditu Saharautz Elkartasun Taldeak, eta dagoeneko bideratu dute bildutako diruaren zati bat. Hain zuzen, hazietarako 1.000 euro bideratu dituzte. Ekitaldian parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete eta baita Zarauzko Udalari, Babes Zibilari eta boluntario guztiei ere, bereziki, Zarauzko Triatloi Elkarteari. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide