Bi ordu eta erdi inguruko emanaldia eskaini zuen boskoteak eta kanta berri eta zahar ugari eskaini zituzten, bertaratu zen jendetzaren gozagarri. Los Secretos Cadena 100 irrati katearen eskutik etorri da Zarautzera, eta Aste Nagusiaren barruan eskaini zuen kontzertua.
Igandera arte iraungo du Aste Nagusiak, eta gaur ere izango dira ekitaldiak: 10:00etatik 14:00etara bertako produktu ekologikoen azoka, eta 22:30etik aurrera, berriz, Garden musika eta dantza emanaldia. Alos quartet, Oreka TX eta Aukeran dantza taldeak hartuko dute parte ikuskizun berezian.