Olaizola II.a eta Untoria, Zarautz Hiria torneoko finalera

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 18a

Urrutikoetxea-Albisuren kontra irabazi zuen bikoteak, 22-9 emaitzarekin.

Atzo hasi ziren jokatzen Zarautz Hiria esku pilota txapelketa. Olaizola II.a eta Untoriak, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka neurtu zituzten indarrak, eta lehenbiziko bikoteak irabazi zuen nagusitasunez, 22-9 eginda. Horrenbestez, finalerako sailkatu dira. Igandean izango da, 17:00etatik aurrera. Aurkariak zehazteko, bihar egingo dute Zarautz Hiria txapelketako bigarren jardunaldia, Aritzbatalde pilotalekuan. Aspeko pilotariek, Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaleta bikoteek jokatuko dute bigarren finalerdia, 17:00etatik aurrera. Horrez gain, beste bi partida ere izango dira: Arretxe II.a-Ladis Galarza eta Jaka-Tolosaren artean bata, eta Agirre-Iturriaga eta Dario-Merinoren artean bestea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide