Aukera gutxiago finalaurrekoetarako

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 17a

Atzo, Danimarkaren kontra galdu zuen Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiak, Europako txapelketan.

Atzo, jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketako txanda nagusian lehenbiziko partida izan zuen Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarraren taldeak, Espainiak, Danimarkaren kontra. Alde handirik gabe irabazi zuen azken horrek, 24-25 eginda, hain zuzen. Porrot horren ondoren, finalaurrekoetara igarotzeko aukerak gutxitu zaizkio Espainiari. Hala ere, eduki, baditu: batetik, Esloveniari irabazi beharko dio gutxienez 5 puntuko aldearekin, eta bestetik, Frantziak Danimarkari irabaziz gero. Bihar izango da Eslovenia eta Espainiaren arteko partida, 19:00etatik aurrera Zagrebeko (Kroazia) Sutinska Vrelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide